Papargorriko koordinatzailea

Tere Arriolabengoa Unzueta Papargorri abesbatzan berebiziko garrantzia duen pertsona da. Buru-belarri aritu da beti, konpromisoa erakutsiz eta gestio eta koordinazio lanak egiten, eta bere laguntzaz, Papargorriren berpizketa eta eraberritzea errealitate bat da gaur egun. Beti dabil umeak eta zuzendariak laguntzeko prest eta esan genezake bai Papargorrirentzat bai Federakuntzarentzat ama bat bezalakoa dela. Horrexegatik, Arabatxoko kideok omenaldi txiki bat egin nahi diogu hemen, izugarri baitaukagu eskertzeko.