Papargorri abesbatzak parte hartuko du Abenduaren 19an Aramaion ospatuko den Gabon kanten topaketan, herriko beste musika eragileekin batera.

Topaketa hauek urtero egiten dira 4 herriren artean: Arrasate, Otxandio, legutio eta Aramaio. Urtero herri baten ospatzen da, eta aurtengoa Aramaion egingo da. Topaketa hauek helburu zehatz bat daukate: Herri bakoitzak dituen gabon kanta bereziak berreskuratzea eta ez galtzea. Ezin da edozein gabon kanta abestu, baizik eta herrian abesten diren kantuak izan behar dira. Horretarako, herriko agureengana jotzen dugu, dokumentazioa topatzen dugu, ahoz trasmititzen diren m,elodiak berreskuratzen ditugu...

Aurten Aramaion izango da, Abenduaren 19an, Zapatua. Bukaeran, herriak luntx bat antolatzen du kanpotik datozen kantarientzako.