Musika jardunaldi hauek 1992. urtean ezarri ziren Araban. Urteen poderioz, jardunaldi hauek aldatzen eta berritzen joan dira. Gaur egun, Haur Abesbatzen Eguna, pare bat astebururen prestaketa eta lanketaren bidez prestatzen da, abesbatzek Gasteizen dituzten egoitza ezberdinetan eta Barrian beste leku batzuen artean.

Entseguintentsibo hauetan ahotsa eta errepertorioa lantzen da Europako musika koraleko espezialista onenekin, irakasle gonbidatuekin, musikagileekin, orkestrekin, moldatzaileekin, musikariekin, etab. Gainera, kirol ekintza desberdinak, koreografiak eta tailer sortzaileak egiten dira. Askotan hauen bidez eszenatokia edota kontzertuko janzkera prestatzeko baliagarriak izaten dira.

Haur Abesbatzen Eguna bukaerako kontzertua ospatzen den eguna da, normalean Gasteizko Jesus Guridi kontserbatorioan egiten da eta Federazioko abesbatza guztiak batzen ditu.

Guzti hau urteetan zehar sortu den azpiegitura sendoari esker da posible. Honen bidez Arabako haur abesbatzen musikak aurrera egitea lortu da tamaina handiko proiektuak lortuz zeintzuen bidez lortzen den haurrak, zuzendariek eta ikusleek musikaz gozatu dezaten.

 

DCI   DCI