Vitoria-Gasteizko Udaletxeak antolatuta, Arabatxok eta Udaleko Foklore Akademiak hartzen dugu parte otsailean Ostegun Gizena izeneko tradizioan.

Mozorrotuta denok, irakasle-zuzendari eta haurrak, Gasteizko kaleetatik kantatzen ibiltzen gara. Batez ere Ostegun Gizenaren kanta tradizionala kantatzen dugu, haurrek askari bat egiteko janaria eskatzen dute etxeetan eta dendetan: asko dira gozokiak eta beste jakiak ematen dizkiguten dendak kanta bat kantatzeagatik. Haurrek poz-pozik bukatzen dute eguna lortu duten guztia ikustean. Hemendik, MILA ESKER!!!

Saskiak beteta eta mozorroarekin jantzita, Udaleko Folklore Akademiarekin batera kontzertu bat eskaintzen dugu, Vitoria-Gasteizko Enparantza Berriaren eszenatoki handi-handian.

Emanaldiaren ondoren txoripanak banatzen dizkigute parte hartu dugun guztioi.

 

viernes coralesDCIviernes_corales