Asteburu ederra pasa dugu Barrian. Entseguak luzeak eta iraupen handikoak izan arren, motz egin zaizkigu eta oso gustora egon gara. Oso abesti politak abestu ditugu. Abestutako kantak oso desberdinak izan dira dira; abesti Afrikarrak, Folk estilokoak, Venezuelako kantak…adibidez.

Kantuak alde batera utzita, oso giro polita sortu da eta parreak eta alaitasuna ziren nagusi Arabako txoko horretan. Hala ere, badira faltan bota ditugun gauzak ere;adibidez, zuzendariekin denbora gehiago pasatzea. Egindako lan guztiak pena merezi izan du eta horregatik, irrikitan gaude kontzertuaren eguna heltzeko eta lan guzti hori publikoari transmititzeko.

Egileak: Lumturi abesbatzako, Maria Prado, Xabi Maestre eta Irati Ruiz de Pinedo