Olabideko Haur Abesbatza ikastola jaio zeneko urte berdinean sortu zen, 1963an, eta igaro diren urte hauetan zehar asko dira bertan parte hartu duten ikasle eta zuzendariak. 1986tik aurrera Josune Barandiaran izan zen zuzendaria eta, ondoren, 1999/2000 tik aurrera, Estitxu Txurruka.

Asko izan dira Olabideko Haur Abesbatzak burutu dituzten ekintzak: kontzertuak (Gasteizen bertan, Euskal Herrian, Katalunian, Portugalen…), musika lanen estrenaldiak (Luis Aranbururen Ikastola, Hilario Extramianaren Los Dones de la Esperanza, Carlos Galanen AuferTenebras Mentium, Xabier Sarasolaren Lau Esuskal Abesti II, Josu Elberdinen Euskal Doinuak…), grabaketak (Francisco Ibañezen ‘Juegos de Otoño’ Euskadiko Orkestrarekin, Joselu Ruiz de Gordoaren Sustraiak eta Argiaren Mintzoa…), beste musika talde batzuekin kolaborazioak ( Luis Aranburu musika eskolako Big Band berria, Jesus Gurudi kontserbatorioko orquestra, Gasteizko Udal Musika Banda…), etab.

Horrez gain, Olabide Haur Abesbatza ARABATXO Haur Abesbatzen Federazioaren kidea da eta honek antolatzen dituen ekintza guztietan parte hartzen du. Haur Abesbatzen Bilkuraren edizio ezberdinetan, adibidez, Lluis Vilamajo, Pep Prats, Guillaine Dubedout, Oscar Boada, Xabier Sarasola, Elisenda Carrasco, Ester Bonal, Julia Foruria, Pep Villa eta beste hainbat zuzendariekin egin du lan.

Olabide ikastolan Haur Abesbatza Txikian parte hartzeko aukera dago ere eta 6 eta 9 urte bitarteko umeek osatzen duten taldea da. Abesti politak eta dibertigarriak ikasten dituzte eta haien bitartez musikaren arlo ezberdinak hausnartzen dituzte. Bestalde, zuzendariek musikarekin erlazionatutako joku eta ariketa ugari prestatzen dituzte entsatioetarako. Umeek hainbat kontzertutan hartzen dute parte urean zehar, bai ikastolak antolatutakoetan, bai ARABATXO federazioarekin zerikusia dutenetan (Haur Abesabatzen Bilkura, Ostegun Gizena…). Horrela, haien lana erakusten diete guraso eta beste kideei eta musika egiteaz gozatzen dute zuzenean.

Gaur egun,Nora Chena eta Irune Martínez de Santos dira abesbatzako zuzendariak. Uxue Urteaga eta Irene Cuesta dira Haur Abesbatza Txikien zuzendariak.