LUMTURI HAUR ABESBATZA Musikalde kultur elkarteak 2013ko azaroan sortutako proiektuaren emaitza da eta bertan 10 eta 18 urte bitarteko gazteek kalitatezko formakuntza musikala eta korala jasotzen dute. Aldi berean, iraganean Musikasteko beste abesbatzetan (Nurat Gazte Abesbatza y Oskarbi Abesbatza) parte hartzeko bidea egiten dute, beharrezkoa den prestakuntza bereganatuz.

Jaio zenez geroztik, Lumturi Haur Abesbatzak kontzertu eta ekintza ezberdinetan hartu du parte, bai ARABATXOrekin zerikusia dutenetan, bai Musikastek berak antolatutakoetan:

  • Gabonetako kontzertua (Musikalde)- 2013ko abenduan.
  • Ostegun Gizena (Arabatxo)- 2014ko otsailean.
  • Haur Abesbatzen Bilkura (Arabatxo)- 2014ko martxoan.
  • Ostiral koralak, NuratGazteAbesbatzarekin batera- 2014ko maiatzean.
  • Kurtso bukaerako kontzertua (Musikalde)-2014ko ekainean.
  • ‘Festival del Corazón’ Ongintzazko kontzertua (Arabatxo)- 2014ko irailean.
  • Gasteizko Udal Bandarekin kontzertua (Arabatxo)-2014ko azaroan.
  • Gabonetako konztertua (Musikalde)- 2014ko abenduan.