Papargorri Abesbatza Aramaioko haur eta gazteak kantuan elkartzen dituen musika elkarte bat da. Momentu honetan 7-8 urtetik 15-16 urtera bitarteko haur eta gazteak ditugu, bi taldetan banatuta: Papargorritxoak, 7-8 urtetik 10-11 urtera bitarteko neska mutilek osatzen dute talde hau eta guztira 19 dira; eta Izan, 13-14 urtetik 15-16 urtera bitarteko gazteek osatzen dute, momento honetan 9 dira.

Tere Arriolabengoa Unzueta hpertsona nabarmengarria izan da eta gaur egun oraindik bada Papargorri abesbatzarentzat. Bizitza osoan zehar Papargorrirentzat eta Papargorrirekin lan egin duten beste bi pertsona izendatu behar ditugu: Blanca Mendialdua eta Juan José Pol. Ikusten ez diren lanak egiten baino oso beharrezkoak direnak. Bizi osoa Papargorriri eskainia, askotan lan itsusienak egiten. Mila esker gustillo!